WEBVTT

00:15.453 --> 00:17.079
Galdera bat, Minato.

00:21.417 --> 00:23.836
Zer iruditzen zaizu Koyun?

00:31.010 --> 00:32.386
Topo egiten genuen.

00:33.262 --> 00:36.807
Institutuan ez daude
bera bezalako neska asko

00:38.017 --> 00:39.435
eta bere aurpegia gogoan nuen.

00:40.728 --> 00:41.854
Baina gero…

00:46.776 --> 00:48.152
<i>Berriz bakarrik dago.</i>

00:49.028 --> 00:52.031
<i>Topo egiten genuenean
arretaz begiratzen nuen.</i>

00:52.531 --> 00:54.033
<i>Beti pentsatu dut…</i>

00:55.284 --> 00:58.204
Pena ematen zidala uste dut.

01:00.289 --> 01:01.290
Minato.

01:02.374 --> 01:05.294
Zu beti berdin, Minato.

01:05.377 --> 01:08.589
Beti jendeaz errukitzen:
"gaixoa", "bakarrik dago".

01:08.672 --> 01:11.717
Santukeria hutsak.

01:12.301 --> 01:13.344
Santukeriak?

01:14.553 --> 01:15.763
Bai ba.

01:16.889 --> 01:19.558
<i>Baten bati
gaixo" etiketa jartzen diozunean,</i>

01:20.142 --> 01:23.813
<i>ohartzen zarenean,
badakizu barrua zein huts sentitzen duzun?</i>

01:24.563 --> 01:27.983
Munduaren erdigunea izateko
baino ez duzu egiten.

01:28.067 --> 01:29.902
Zure beharrean egon daitezen.

01:30.903 --> 01:33.697
Ez hurbildu Koyunengana asmo horrekin.

03:07.583 --> 03:12.004
LAUGARREN ATALA
IRAKURTEZINA

03:13.005 --> 03:16.592
Ez duzu eskubiderik erabakitzeko
norbaitek pena ematen duen ala ez.

03:17.593 --> 03:21.222
Ez sartu Koyun
zure aurreiritziek eraikitako zakuan.

03:22.848 --> 03:24.391
Beharbada arrazoi duzu.

03:25.726 --> 03:27.228
Baina hori hasieran izan zen.

03:27.728 --> 03:32.399
Hikawaz errukitzen nintzen, baina…

03:33.442 --> 03:35.486
<i>Argi dago oker nengoela.</i>

03:36.487 --> 03:37.488
<i>Eta orain…</i>

03:39.323 --> 03:41.617
Beste arrazoi batengatik da.

03:41.700 --> 03:42.743
Beraz, lasai.

03:44.036 --> 03:48.207
- Ez dut uste bere estilokoa zarenik.
- Ez nuen hori esan nahi.

03:48.290 --> 03:51.210
Baina, hala balitz,
gozatu zenezake pixka bat, e?

03:51.710 --> 03:55.965
Berdin dio. Zu ez hurbildu Koyunengana
asmo arraroekin.

03:56.048 --> 03:58.884
Baina berarekin hitz egin dezaket, ez?

03:59.468 --> 04:01.512
Bere zaintzailea zara ala?

04:02.554 --> 04:04.682
Makila-saldarekin eroak ikasten, neska.

04:06.350 --> 04:10.646
Ez dut nahi
inork berriro Koyuni min ematea.

04:11.355 --> 04:13.899
<i>Nola "berriro"?</i>

04:15.776 --> 04:18.153
Itxaron, ez da ba Hikawa izango…

04:18.737 --> 04:19.989
Saskibaloi klubean zegoen?

04:20.072 --> 04:20.906
KAKA

04:21.490 --> 04:22.741
Banekien nik.

04:22.825 --> 04:25.077
Horregatik jarri zara horrela.

04:25.160 --> 04:26.161
URDURI

04:30.165 --> 04:35.087
Honexegatik ez nuen nahi
zuk eta Koyunek elkar ezagutzea!

04:35.170 --> 04:38.173
Yotak bai baina nik ez, ala zer?

04:38.257 --> 04:40.801
Zuk berehala atzematen duzulako dena!

04:40.884 --> 04:43.095
Yota inozo hutsa delakoan ala?

04:43.178 --> 04:44.263
Ez, ez da hori.

04:44.346 --> 04:46.682
- Gauza itsusia da gero.
- Ez nuen hori esan nahi.

04:50.602 --> 04:51.687
Kontxo.

04:51.770 --> 04:53.314
A zer aldea.

04:53.397 --> 04:55.316
Sumo borrokalari batena dirudi.

04:55.399 --> 04:57.318
A zer konparazioa, neska.

04:57.401 --> 04:58.444
Zuk bai zortea.

04:58.527 --> 04:59.695
Zortea?

05:00.279 --> 05:04.533
Nire ametsa zen baloia horrela hartzea
saskibaloi klubean nengoenean.

05:04.616 --> 05:06.702
Baina alferrik.

05:06.785 --> 05:08.829
Noski, eskutxo horiekin…

05:11.290 --> 05:13.417
Itxaron, saskibaloi kluba?

05:13.500 --> 05:16.754
Klubean zeunden?
Zergatik ez duzu lehenago esan?

05:17.755 --> 05:20.382
Ez nintzen zu bezain ona.

05:21.091 --> 05:23.010
Kurtso erdian utzi nuen.

05:33.604 --> 05:36.482
Besteek erruki dizutenean
hutsik sentitzen zarela aipatu duzu.

05:37.858 --> 05:42.780
Horrela sentitu al zara
zugana hurbildu nintzenetik?

05:42.863 --> 05:44.156
KAKA

05:44.239 --> 05:45.240
URDURI

05:45.324 --> 05:46.909
Bueno ba…

05:48.660 --> 05:49.995
Sentitzen dut.

05:50.079 --> 05:51.914
Bai, agian pena eman zenidan.

05:54.124 --> 05:56.001
KALIFIKAZIO BIKAINAK ZIURTATUAK
AKADEMIA

06:00.130 --> 06:03.592
<i>Zugana joan nintzen bakarrik
eta asperturik zenirudielako.</i>

06:04.593 --> 06:07.221
Baina, lagunak garenetik,

06:07.304 --> 06:09.973
ez dut zuri buruz
berriz halakorik pentsatu.

06:10.599 --> 06:16.271
Lagunak bihurtu ginen, Yota batu zen
eta elkarrekin primeran pasa dugu.

06:17.189 --> 06:20.192
Eta ez naiz ohartu
horrela sentitzen zinela.

06:21.527 --> 06:23.445
Barkatu zu gaizki sentiarazi izanagatik.

06:26.490 --> 06:27.908
Minato…

06:31.078 --> 06:33.414
Zergatik zara horrelakoa? Atzera!

06:33.997 --> 06:36.500
Nik ere primeran pasa dut zuekin, ados?

06:36.583 --> 06:38.627
Eta pilo bat lagundu didazue.

06:38.710 --> 06:40.170
Demontre!

06:40.754 --> 06:43.173
Beraz, hobe dugu lagunak izaten segitzea!

06:48.011 --> 06:49.221
Noski, zin degizut.

06:49.930 --> 06:51.306
Jaka zikinduko duzu.

06:51.390 --> 06:53.559
Berdin dio, ez zegoen garbia-eta.

06:53.642 --> 06:55.227
IGURTZI, IGURTZI

06:55.310 --> 06:56.311
Barkatu?

06:58.313 --> 07:00.315
<i>Orain ulertzen dut.</i>

07:01.233 --> 07:03.694
<i>Benetan nahi izan dudan gauza bakarra</i>

07:03.777 --> 07:07.948
<i>bere laguna izatea zen
biok egoera paretsuan egonda.</i>

07:11.285 --> 07:13.078
<i>Ume hutsa naiz gero.</i>

07:15.247 --> 07:16.331
Miki?

07:17.207 --> 07:19.668
Ui, itxaron!

07:20.502 --> 07:22.963
Edariak erostera joan dira, ezta?

07:23.046 --> 07:24.006
PLAST

07:24.089 --> 07:25.632
Luze jotzen ari dira, bai.

07:25.716 --> 07:28.135
Kakao-aleak hazten ibiliko ote dira?

07:28.218 --> 07:29.219
KAKAOA

07:29.303 --> 07:30.554
Hutsetik?

07:32.306 --> 07:34.725
Barkatu, gehiegi luzatu gara.

07:34.808 --> 07:39.688
Begira. Azken nobedadea:
azuki estra duen zopa.

07:39.771 --> 07:40.856
Partekatuko dugu.

07:41.440 --> 07:42.858
Ez dugu beste aukerarik.

07:49.114 --> 07:51.867
Ramen osagaia dirudi.
Baina burua argituko dit.

07:51.950 --> 07:53.035
Bai, ezta?

07:53.118 --> 07:55.954
Azterketak gainditzeko
behar dugun bulkada da.

07:56.038 --> 07:58.749
<i>Mikiri zerbait gertatu ote zaio?</i>

08:02.586 --> 08:05.005
<i>Halakorik galdetu behar nioke?</i>

08:07.090 --> 08:08.258
Miki…

08:09.343 --> 08:13.764
Amamiya eta zure artean
zerbait gertatu al da erostera joatean?

08:15.682 --> 08:17.017
Bueno…

08:17.100 --> 08:18.644
<i>Gauza asko.</i>

08:19.561 --> 08:22.689
Behin kurri edari bat
erosi zenuela kontatu dit.

08:22.773 --> 08:23.899
Zergatik?

08:24.483 --> 08:28.320
Nahigabe erosarazi omen zizun
eta gaur ordaindu nahi zizulako.

08:28.403 --> 08:29.404
BAINA EZ ZUEN AIPATU

08:29.488 --> 08:31.156
Zer? Ez zen beharrezkoa.

08:31.240 --> 08:34.743
Ikusten? Ez dizu ezer esan
gaizki sentituko zinelako.

08:34.826 --> 08:35.869
<i>- Aio.
- Agur.</i>

08:35.953 --> 08:38.163
Ez! Gaur ikasitakoa ahazten ari naiz!

08:38.247 --> 08:40.415
Ai, koadernoa… Errepasatzera…

08:40.499 --> 08:43.085
Ez, ezin dut ahaztu!

08:43.919 --> 08:48.173
<i>Halere, esan didana ez da
Mikik negar egiteko nahikoa arrazoi.</i>

08:51.802 --> 08:54.012
<i>Elkarrekin ikasteko garaia amaitu da.</i>

08:54.096 --> 08:55.180
2. SEHILEKO AZTERKETAK

08:55.264 --> 08:57.182
INGELESA I
GIZARTE-ZIENTZIAK

08:57.266 --> 08:58.809
<i>Azterketen lehen eguna da.</i>

09:01.436 --> 09:02.437
Has zaitezte.

09:08.610 --> 09:11.697
<i>Galdera berberak dira.
Eskerrak beste urteetako azterketei.</i>

09:13.699 --> 09:16.451
<i>Yotarekin ikastean
hauxe errepasatu genuen!</i>

09:16.535 --> 09:18.203
1. ORDUA: INGELESA I

09:18.287 --> 09:19.913
2. ORDUA: GIZARTE-ZIENTZIAK

09:19.997 --> 09:21.957
3. ORDUA: OINARRIZKO KIMIKA

09:24.293 --> 09:26.712
<i>Ederki hasi gara, aupi!</i>

09:29.047 --> 09:30.966
AZTERKETEN BIGARREN EGUNA

09:31.049 --> 09:33.969
<i>Bikain egingo dut. Bai horixe!</i>

09:43.270 --> 09:44.688
Denbora amaitu da.

10:05.042 --> 10:06.126
<i>Mezuak ditut.</i>

10:06.209 --> 10:07.210
IRAKURRI GABE: 9

10:07.294 --> 10:08.503
<i>Hara, mezu pilo bat.</i>

10:09.129 --> 10:12.507
<i>Koyun! Bueltan janaria erosiko dugu?</i>

10:12.591 --> 10:14.801
<i>Ui, taldeko txata da. Bazatoz, Yota?</i>

10:14.885 --> 10:18.055
<i>Ez zara bigarren platera, e? Mese, etorri.</i>

10:18.138 --> 10:19.139
KAR KAR

10:19.222 --> 10:21.224
<i>- Ondo da.
- Koyun, zu ere bai?</i>

10:22.225 --> 10:24.227
A, hemen zaude, Koyun.

10:26.730 --> 10:29.775
Badirudi lehenak garela.

10:30.359 --> 10:32.319
Miki gelan egongo ote da?

10:37.032 --> 10:38.075
Zer duzu, Miki?

10:38.158 --> 10:40.369
A, Minato. Non dago Yota?

10:40.452 --> 10:41.620
Jada jaitsi da.

10:41.703 --> 10:44.039
Serio?

10:44.122 --> 10:46.249
- Zerbait behar zenuen?
- Ez da hori.

10:46.333 --> 10:49.419
Koyun eta biok
berarekin bazkaltzekoak ginen.

10:51.254 --> 10:53.924
- Barkatu, Miki?
- A, hotza!

10:54.007 --> 10:56.968
Eta ez zenidan niri esan behar ala?

10:57.052 --> 10:58.679
Ez ba, motel!

10:58.762 --> 11:01.181
JATETXE-KAFETEGIA

11:01.264 --> 11:03.183
Ea ba...

11:03.892 --> 11:07.020
Ez dut ezer ikusten.
Ziur diferentzia gehiago daudela?

11:07.104 --> 11:09.189
- Mahats kopurua?
- Ja begiratu dut.

11:09.272 --> 11:10.691
Bat aurkitu dut.

11:10.774 --> 11:11.817
Eta beste bat.

11:12.859 --> 11:14.945
Aizu, itxaron! Azkarregia zara.

11:15.028 --> 11:17.823
Denak aurkitu behar ditugu
edo ez digute gainerrea ekarriko.

11:17.906 --> 11:19.199
Hori egiten dute?

11:21.326 --> 11:24.496
<i>Ongi daudela dirudite.</i>

11:25.080 --> 11:26.456
<i>Eskerrak.</i>

11:26.540 --> 11:28.959
<i>Agian gehiegitxo kezkatzen ari naiz.</i>

11:29.042 --> 11:31.962
IZARREI BEGIRA

11:32.045 --> 11:34.089
Egona zinen hemen, Hikawa?

11:35.549 --> 11:37.551
Ez, lehen aldia da.

11:38.301 --> 11:40.804
Normalean zuzenean etxera joaten naiz.

11:45.392 --> 11:47.728
<i>E, erruki begirada hori sobera dago!</i>

11:47.811 --> 11:49.229
ADITU?

11:49.813 --> 11:50.939
<i>Oker zaude.</i>

11:52.190 --> 11:54.359
Milesker janariarengatik!

11:54.943 --> 11:57.070
<i>Merkea izateko, goxo-goxoa zegoen.</i>

12:00.907 --> 12:03.910
Hikawa, zu ez zara klub baten kide, ez?

12:04.453 --> 12:05.704
Lan egiten duzu ala?

12:07.330 --> 12:10.250
Bai, baina ordu gutxi egiten ditut.

12:10.333 --> 12:11.626
Non egiten duzu lan?

12:11.710 --> 12:12.711
OHIKO BEZEROAK

12:12.794 --> 12:17.132
Auzoko jatetxe batean.
Lasaia da, adinduak baino ez dira joaten.

12:17.215 --> 12:19.384
Zer egiten duzu egun libreetan?

12:19.468 --> 12:21.595
Minato, uztazu.

12:22.929 --> 12:24.514
Zer egiten dudan?

12:25.557 --> 12:27.017
<i>Irakurri egiten dut.</i>

12:30.270 --> 12:31.980
Zer da hau? Aspergarria da.

12:32.939 --> 12:34.191
<i>Filmak ikusten ditut.</i>

12:34.691 --> 12:36.485
Eta hau gogoko duzu?

12:36.985 --> 12:38.862
<i>Ikasketak egunean daramatzat.</i>

12:38.945 --> 12:40.113
<i>Aulkiberoa!</i>

12:42.240 --> 12:43.700
Gauza handirik ez.

12:44.826 --> 12:47.204
Denbora galdu besterik ez.

12:47.704 --> 12:50.874
Serio? Ba zer pena.

12:50.957 --> 12:51.958
BEGIRADATXOA

12:52.042 --> 12:55.170
Koyun oso lanpetuta dago
nirekin denbora pasatzen!

12:55.253 --> 12:56.505
Bai, noski.

13:01.802 --> 13:04.137
- Bakoitzak berea ordainduko du?
- Bai.

13:04.721 --> 13:06.848
Minato, baina zer duzu buruan?

13:06.932 --> 13:09.893
Zergatik zara hain astuna?
Ohartarazi nizun, ezta?

13:09.976 --> 13:12.103
Bai, baina…

13:12.187 --> 13:14.773
<i>Gu bakarrik hitz egiteak
aspergarria izan behar du.</i>

13:14.856 --> 13:15.857
IGURTZI, IGURTZI

13:17.108 --> 13:18.860
- Egia!
- Ikusten?

13:22.864 --> 13:26.368
<i>Pixka bat nekatuta nago galderez.</i>

13:28.954 --> 13:30.413
Beteta nago gero!

13:30.497 --> 13:34.334
<i>Jendea desberdinarekin nago
eta egoera erabat ezberdina da,</i>

13:34.960 --> 13:37.879
<i>baina oraindik oso traketsa naiz
neure buruaz hitz egiten.</i>

13:39.381 --> 13:40.882
<i>Ez da gogoko ez dudala,</i>

13:41.550 --> 13:44.511
<i>baina ikaratzen nau
jendeak ni benetan ezagutzeak.</i>

13:45.220 --> 13:47.347
<i>Ez dut baztertua izan nahi.</i>

13:47.848 --> 13:50.976
<i>Ez dut neure burua
are gehiago gorrotatu nahi.</i>

13:52.352 --> 13:55.397
<i>Eta nigana hurbiltzen direnean,
distantziak mantentzen ditut.</i>

13:56.106 --> 13:57.941
Bitxia zara gero.

14:00.151 --> 14:01.778
<i>Zer da ba normala izatea?</i>

14:05.490 --> 14:07.659
AKABO!
AZTERKETEN HIRUGARREN EGUNA

14:07.742 --> 14:10.662
- Zorionak denoi!
- Aupa!

14:10.745 --> 14:12.664
AZTERKETA OSTEKO FESTA

14:12.747 --> 14:14.875
Nahi duzu? Marrubizkoa da.

14:14.958 --> 14:16.084
Eskerrik asko.

14:17.752 --> 14:20.964
Ai, Azumi beti hain distiratsu.

14:23.508 --> 14:24.926
DANBA

14:25.010 --> 14:26.761
<i>Gaizki sentitzen naiz.</i>

14:27.262 --> 14:30.348
<i>Azterketak amaitzea lortu dut,</i>

14:30.432 --> 14:33.184
<i>baina tripak nahasiak ditut.</i>

14:33.268 --> 14:35.186
ERIZAINDEGIA

14:35.770 --> 14:37.314
Noriko…

14:37.397 --> 14:38.815
Lagundu…

14:38.899 --> 14:41.318
Hau ez da denbora-pasa ibiltzeko lekua.

14:41.401 --> 14:43.904
Ezin zara hona etorri berogailu bila.

14:43.987 --> 14:46.489
Ez, oraingoan benetan gaixorik nago.

14:46.990 --> 14:48.325
Ai, ene.

14:53.496 --> 14:54.664
Tripako mina dut.

14:55.665 --> 14:57.125
Hara, estresa ote da?

14:57.208 --> 14:59.252
Txarto zegoen zerbait jan duzu?

14:59.336 --> 15:01.796
Gaur ez dut oraindik ezer jan.

15:02.422 --> 15:04.382
Baina hiru kafe edan ditut.

15:04.925 --> 15:06.468
Horixe izango da ba.

15:06.551 --> 15:08.720
Hartu atseden hobeto sentitu arte.

15:09.304 --> 15:11.806
Ez zait gustatzen
uniformearekin ohean sartuta egotea.

15:11.890 --> 15:13.725
Erretxina zara gero.

15:19.064 --> 15:21.274
DBHko klasekoren bat hemen izango da?

15:21.358 --> 15:23.860
Bai, hango aulkibero hori.

15:23.944 --> 15:24.945
MEITEN INSTITUTUA

15:25.028 --> 15:27.238
Meiten sartzeko, argia izan behar ba.

15:28.448 --> 15:30.617
Igarashi, zu norbait ezagutzen duzu?

15:33.203 --> 15:34.579
Ez dakit.

15:34.663 --> 15:36.957
Ez dut uste. Nor etorriko litzateke…?

15:37.958 --> 15:40.710
Janari pila sobera geratu da.

15:40.794 --> 15:42.087
Agian pasa egin gara.

15:42.170 --> 15:43.421
Bai.

15:43.505 --> 15:45.048
Hara, beste institutukoak.

15:48.218 --> 15:49.344
Igarashi?

15:52.889 --> 15:54.099
- Kontxo.
- Kontxo.

15:58.853 --> 16:00.146
Baina zer?

16:00.230 --> 16:01.439
Barkatu, neskak.

16:01.523 --> 16:04.359
Zoazte aurretik.
Lagun zahar bat ikusi berri dut.

16:04.442 --> 16:05.485
Bale.

16:05.986 --> 16:06.987
Agur!

16:07.737 --> 16:09.239
Zer ari zara hemen?

16:11.658 --> 16:14.452
Azumi. Ene…

16:16.705 --> 16:19.416
Beste pertsona bat dirudizu.

16:19.499 --> 16:20.709
Zer gertatu zaio gorilari?

16:22.043 --> 16:23.545
Zoaz pikutara!

16:26.339 --> 16:27.424
Hurbildu.

16:28.633 --> 16:30.677
Zer ari zara hemen?

16:31.386 --> 16:33.304
Klubekoekin etorri naiz.

16:33.388 --> 16:35.724
Batera entrenatuko dugu.

16:37.392 --> 16:40.103
Aizu, ez nekien Meitenen zinela.

16:40.603 --> 16:43.898
Zuri bakarrik bururatzen zaizu
egunero honaino etortzea.

16:44.399 --> 16:45.692
Zertarako?

16:46.276 --> 16:49.320
<i>Ez daki Koyunek ere hemen ikasten duela?</i>

16:51.406 --> 16:54.325
E, Igarashi! Zertan zabiltza?

16:56.786 --> 16:58.705
- Barkatu.
- Agur.

17:02.167 --> 17:04.586
Nor zen hori? A zer neska katxarroa.

17:04.669 --> 17:06.337
Betaurrekoak behar dituzu.

17:06.421 --> 17:07.422
Zer?

17:08.131 --> 17:11.718
<i>Koyun. Dagoeneko etxean egotea espero dut.</i>

17:17.057 --> 17:18.183
<i>Ilun-ilun dago!</i>

17:19.059 --> 17:20.060
<i>Zer ordu da?</i>

17:21.561 --> 17:23.313
<i>A, gortinak zabalduta daude.</i>

17:23.813 --> 17:25.231
<i>Eskerrik asko, Noriko.</i>

17:25.815 --> 17:29.944
<i>Egun argia oraindik,
orduan ez dut hainbeste lo egin.</i>

17:35.575 --> 17:36.826
<i>Igarashi!</i>

17:38.161 --> 17:39.496
<i>Egia da. Gaur zen.</i>

17:40.080 --> 17:43.666
Institutura etorriko da,
baina ez omen duzue elkar ezagutuko.

17:43.750 --> 17:44.626
Noiz?

17:44.709 --> 17:47.670
Azterketen azken egunean.
Gurekin entrenatuko dute.

17:48.588 --> 17:50.090
<i>Eta abisatu zidan.</i>

17:51.257 --> 17:52.425
Aizu,

17:52.509 --> 17:55.011
lehen Azumi ikusi dut.

17:55.095 --> 17:57.430
Ezagutzen duzu? Zure klasean dago?

17:57.514 --> 18:00.391
Miki? Ez, baina lagun onak gara.

18:01.017 --> 18:04.604
Bazterrak nahasten jarraitzen du?
Ez du leihorik apurtu?

18:05.855 --> 18:07.190
Ondo portatzen da.

18:07.816 --> 18:09.818
Lehen Azumi ikusi dut.

18:10.568 --> 18:12.445
<i>Mikiri buruz ari dira.</i>

18:13.029 --> 18:14.030
<i>Zergatik?</i>

18:15.323 --> 18:17.200
<i>Kaka, ez dut ezer entzuten.</i>

18:19.035 --> 18:21.204
Hikawa? Zertan zabiltza?

18:24.332 --> 18:26.084
Hobeto sentitzen zara?

18:26.167 --> 18:27.377
Bai.

18:27.460 --> 18:28.670
Orduan, bazoaz?

18:28.753 --> 18:29.963
Bai.

18:32.549 --> 18:34.926
<i>Azkar irten behar dut ikusi ez nazan.</i>

18:38.304 --> 18:41.891
<i>Ez dut ezertxo ere ulertu,
baina Mikiri buruz ari ziren.</i>

18:41.975 --> 18:44.269
<i>Ez ziren ba nitaz ere arituko, ezta?</i>

18:47.647 --> 18:51.818
<i>Amamiyak ez ninduke aipatuko, nik uste.</i>

18:52.819 --> 18:54.529
Igarashi ezagutzen?

18:54.612 --> 18:57.615
Non egiten duzu lan?
Zer egiten duzu egun libreetan?

18:57.699 --> 18:58.700
BESTEEKIN OBSESIONATUA

18:58.783 --> 19:00.243
<i>Bai, aipatuko nau.</i>

19:02.328 --> 19:03.496
<i>Hau ez zait gustatzen.</i>

19:04.747 --> 19:07.167
<i>Ez dut jendea nigan interesa izatea nahi.</i>

19:12.839 --> 19:16.259
<i>Ez dut nahi besteek
niri buruz ezer jakitea.</i>

19:18.928 --> 19:20.388
Aizu, Igarashi.

19:20.471 --> 19:22.640
Hikawaz gogoratzen zara?

19:29.480 --> 19:30.857
Egun on.

19:36.905 --> 19:38.031
Aupa, Hikawa.

19:39.490 --> 19:40.575
Egun on!

19:40.658 --> 19:41.659
GORRITUA ETA IZERDITAN

19:42.911 --> 19:45.163
<i>Hara, gorritua eta izerditan dago.</i>

19:45.788 --> 19:48.166
Amamiya, korrika etorri zara ala?

19:48.833 --> 19:52.670
Goizeko entrenamendua izan dugu.
Hotza egiten du. Lurruna darit.

19:52.754 --> 19:54.589
<i>Goizeko entrenamendua?</i>

19:54.672 --> 19:56.424
<i>A zer oroitzapenak.</i>

19:57.967 --> 20:00.053
A, Igarashi hemen egon zen atzo.

20:02.555 --> 20:05.808
Baina berdin dizu, ezta?

20:06.601 --> 20:08.728
Ez zenuten harreman esturik, ez?

20:11.940 --> 20:13.399
<i>Zertan ari da?</i>

20:13.900 --> 20:17.403
Igarashi ospetsua zen DBHn?

20:18.279 --> 20:20.823
Bai, halako zerbait.

20:21.491 --> 20:24.118
<i>Mundu guztiaren arreta bereganatzen zuen.</i>

20:24.202 --> 20:26.329
<i>Jendez inguratuta beti.</i>

20:26.913 --> 20:29.457
Horixe uste nuen. Itxura hori du.

20:30.041 --> 20:35.546
<i>Zure bihotzean begirunerik gabe
sartzen den horietakoa da.</i>

20:37.215 --> 20:38.216
Barkatu.

20:38.800 --> 20:40.718
Hobe DBHz hitz egiteari uztea.

20:44.305 --> 20:48.226
Batxilergoan
oroitzapen berri pilo bat sortuko dituzu.

20:48.309 --> 20:51.521
Une itzelak datoz,
eta irrikaz egon behar dugu, e?

20:53.815 --> 20:57.735
<i>Ez dut inoiz Amamiyarekin
DBHn gertatutakoaz hitz egin.</i>

20:58.569 --> 21:00.571
<i>Zergatik aipatzen du orain?</i>

21:02.907 --> 21:05.785
<i>Igarashik zerbait kontatu ote zion?</i>

21:06.828 --> 21:08.997
<i>Eta zer kontatu zion?</i>

21:09.580 --> 21:13.126
Aizu, Igarashirekin zaude?

21:13.209 --> 21:15.920
Zer, noraino iritsi zarete?

21:16.713 --> 21:17.922
NESKEN SASKIBALOI KLUBA

21:18.006 --> 21:21.426
- Urdanga hutsa da, ez duzue uste?
- Begitan hartua daukat.

21:22.468 --> 21:24.012
- Entzun duzu?
- Igarashi…

21:24.095 --> 21:26.180
- Bere etxean.
- Bai zera, serio?

21:26.264 --> 21:28.891
- Egia da?
- Ez da izango!

21:29.475 --> 21:32.061
<i>Zergatik maite dute
txutxu-mutxuka aritzea?</i>

21:32.770 --> 21:34.731
<i>Zergatik ez didate bakean uzten?</i>

21:34.814 --> 21:36.274
<i>E, Koyuki.</i>

21:37.692 --> 21:40.236
<i>Hain dibertigarria zaie jendea zirikatzea?</i>

21:40.820 --> 21:42.947
<i>Esaguzu ba egia.</i>

21:43.614 --> 21:45.408
<i>Egiak bost axola dizue.</i>

21:45.491 --> 21:47.910
<i>Denbora-pasa gisa baino ez dizue axola.</i>

21:52.999 --> 21:54.250
<i>Akabo.</i>

21:56.753 --> 21:58.504
<i>Akabo jendeari hurbiltzen uztea.</i>

21:59.797 --> 22:00.798
Zergatik?

22:02.133 --> 22:03.634
GORRITUA ETA IZERDITAN

22:03.718 --> 22:05.386
Haize freskoa, hau gustua.

22:07.055 --> 22:08.056
A, Koyun…

22:08.139 --> 22:10.516
Zergatik sartzen zara besteon kontuetan?

22:14.979 --> 22:16.564
Ez dut ulertzen.

22:19.817 --> 22:21.027
Nazka ematen didazu.

23:50.366 --> 23:55.371
Azpitituluak: Loinaz C. A.
