WEBVTT

00:19.790 --> 00:24.295
<i>Orain arte, edonorekin ongi moldatzen den
horietako bat nintzela uste nuen.</i>

00:24.962 --> 00:25.963
<i>Minato.</i>

00:26.047 --> 00:27.381
<i>Baina…</i>

00:27.465 --> 00:28.716
Aupa, Hikawa.

00:29.842 --> 00:33.220
<i>Berarekin ditudan hizketaldiak
arraro samarrak dira.</i>

00:33.304 --> 00:35.556
Goizeko entrenamendua izan dugu.

00:36.265 --> 00:38.267
<i>Zeri buruz hitz egin dezaket?</i>

00:38.809 --> 00:40.978
A, Igarashi hemen egon zen atzo.

00:41.062 --> 00:41.896
KRAK

00:41.979 --> 00:44.982
<i>Ui, bere aurpegia.
Ez nion gai hori aipatu behar?</i>

00:45.066 --> 00:46.275
EZ GENUEN HARREMANIK

00:46.358 --> 00:49.737
<i>Bai, ez ziruditen lagunak
eta Igarashi arraro jarri zen.</i>

00:49.820 --> 00:51.655
BASATI HORREK HEMEN IKASTEN DU?

00:51.739 --> 00:54.909
<i>Agian ez du Igarashi gogoko.
Hanka sartu dut.</i>

00:55.493 --> 00:59.663
<i>Edo agian ez du DBHz hitz egin nahi.</i>

00:59.747 --> 01:00.915
<i>Txepela naiz gero.</i>

01:02.083 --> 01:03.167
Barkatu.

01:03.751 --> 01:06.504
Hobe DBHz hitz egiteari uztea.

01:07.505 --> 01:09.048
<i>Ene, zer gaizki.</i>

01:09.131 --> 01:11.967
<i>Ez da espero nuen bezala izaten ari.</i>

01:12.051 --> 01:13.511
<i>Honek ez du itxura ona.</i>

01:14.011 --> 01:17.139
<i>Zenbat eta gehiago hitz egin,
are okerrago.</i>

01:17.890 --> 01:19.141
<i>Baina zer?</i>

01:19.225 --> 01:21.435
<i>Beti izan al naiz horrelakoa?</i>

01:26.524 --> 01:27.525
GORRITUA ETA IZERDITAN

01:27.608 --> 01:29.276
Haize freskoa, hau gustua.

01:30.861 --> 01:31.862
Koyun…

01:31.946 --> 01:34.532
Zergatik sartzen zara besteon kontuetan?

01:37.243 --> 01:38.702
Ez dut ulertzen.

01:39.578 --> 01:41.497
<i>Nabaritu nuen…</i>

01:41.997 --> 01:43.457
Nazka ematen didazu.

01:44.708 --> 01:46.418
<i>…bere bihotzaren atea itxi zidala.</i>

01:50.714 --> 01:53.134
Minato, zer…?

01:53.217 --> 01:54.468
Baina zer gertatu da?

01:54.552 --> 01:56.470
Yota…

01:56.554 --> 01:59.223
Ez hurbildu Koyunengana asmo arraroekin.

02:00.349 --> 02:02.226
Mikik akabatu egingo nau.

02:04.395 --> 02:05.396
Zer?

03:36.528 --> 03:40.950
BOSGARREN ATALA: ALDATU

03:41.033 --> 03:43.452
ERIZAINDEGIA

03:43.535 --> 03:44.870
KOPETILUN

03:44.954 --> 03:45.955
Hara, hara.

03:46.038 --> 03:47.456
KOYUKI ERIZAINDEGIAN

03:47.539 --> 03:50.084
Berriro ere opiltxoez elikatzen.

03:50.167 --> 03:54.421
Noriko, badago modurik ez haserretzeko?

03:54.505 --> 03:57.675
- E? Zu haserretzen zara ala?
<i>- Hau beroa. Hau hotza.</i>

03:57.758 --> 03:59.051
Ba bai.

03:59.134 --> 04:00.678
Norbaitekin liskartu zara?

04:02.554 --> 04:06.475
Bueno, noizean behin
denok haserretzen gara.

04:06.558 --> 04:09.311
Ez diezu sentimenduei zertan eutsi.

04:10.896 --> 04:14.566
Ez legoke gaizki
norbaitekin haserretzea eta sumina hustea,

04:15.067 --> 04:17.736
baina nik ez dut horrelakorik egiten.

04:18.570 --> 04:20.823
Eta ondotxo dakit hori…

04:21.865 --> 04:24.660
Astakeriaren bat esatean,
damutu egiten naiz.

04:24.743 --> 04:25.744
GORROTO DUT

04:25.828 --> 04:27.329
<i>Zaila zara gero, neska.</i>

04:27.830 --> 04:31.417
Ez dakit zer gertatu ote den,
baina garrantzitsua da

04:31.500 --> 04:33.252
sentitzen duzuna adieraztea.

04:33.335 --> 04:36.046
Zerbait gogoko ez baduzu,
esan egin behar duzu.

04:36.130 --> 04:37.381
<i>Adieraztea?</i>

04:37.965 --> 04:38.966
<i>Ez.</i>

04:39.717 --> 04:43.262
<i>Neure onetik atera naiz.</i>

04:43.345 --> 04:44.596
Nazka ematen didazu.

04:45.597 --> 04:47.099
<i>Min ematera joan naiz.</i>

04:48.100 --> 04:52.354
<i>Hari hitz egiten utzi gabe
esan diot hori, gainera.</i>

04:53.355 --> 04:56.442
<i>Buruhauste itzela ekarri didate
eginaz damutzeak</i>

04:56.525 --> 04:58.902
<i>eta pasatzen ez zaidan frustrazioak.</i>

05:01.739 --> 05:06.035
- Bakean egon nahi dut besterik ez.
- Gazteegia zara horrelakorik esateko.

05:07.995 --> 05:09.204
A, hemen zaude.

05:10.831 --> 05:14.043
Koyun, hemen jango dut, bale?

05:14.126 --> 05:17.338
Hau marka! Hau ez da jangela, e?

05:17.421 --> 05:18.714
Jatekorik nahi?

05:18.797 --> 05:20.674
- Ez.
- Dedio.

05:21.216 --> 05:22.801
Zer ari zara hemen?

05:22.885 --> 05:26.555
Bueno, gaur goizean

05:26.638 --> 05:30.476
korridorean izan duzun hizketa entzun dut.

05:38.150 --> 05:39.026
IREKITA

05:39.109 --> 05:41.612
Txukundu dena joan aurretik.

05:41.695 --> 05:42.821
- Bale.
- Bai.

05:44.156 --> 05:45.574
IRAKASLE GELAN NAGO

05:46.200 --> 05:47.201
Hara, Koyun.

05:47.743 --> 05:52.164
Minato mutil kuxkuxero,
agintzaile eta egozentrikoa da.

05:52.247 --> 05:53.916
- Ume hutsa, gainera.
- Aizu.

05:53.999 --> 05:56.168
Munduaren zilborra dela uste du,

05:56.251 --> 05:58.170
baina ez da tipo txarra.

06:00.672 --> 06:02.966
Gainera, zerbait aitortu behar dizut.

06:03.550 --> 06:06.845
Minatok eta biok DBHtik zure berri dugu.

06:07.596 --> 06:08.597
Barkatu?

06:09.181 --> 06:11.600
<i>Baina ez genekien zure izena.</i>

06:11.683 --> 06:15.521
<i>Ohartu egin nintzen
saskibaloi klubarena aipatu zenuenean.</i>

06:16.522 --> 06:18.982
Saskibaloi kluba? Zer ba?

06:20.859 --> 06:25.197
Mikik kontatu zigun jazartzen zintuztela.

06:28.700 --> 06:30.452
Egun on, Koyun.

06:30.536 --> 06:33.789
Behingoz,
nahikoa denborarekin iritsi naiz.

06:35.958 --> 06:39.128
E? Zer demontre da hori?

06:39.211 --> 06:40.337
Ez da ezer, ahaztu.

06:40.421 --> 06:44.299
Ahazteko? Noiztik gertatzen ari da?

06:44.383 --> 06:46.802
Galdera ona. Betidanik?

06:49.179 --> 06:51.306
Noiz amaituko ote zain nago.

06:52.808 --> 06:55.602
Beraz, Mikik kontatu zizuen…

06:55.686 --> 06:58.021
Baina ez haserretu berarekin.

06:58.105 --> 07:01.400
Garai hartan
zutaz kristoren kezkatuta zegoen.

07:01.483 --> 07:02.985
Bai, ulertzen dut.

07:03.068 --> 07:07.865
<i>Mikik kontatu zigun ez zela konturatu
bere laguna gaizki pasatzen ari zela.</i>

07:07.948 --> 07:10.784
<i>Eta ezin zuela bere laguna lagundu.</i>

07:11.285 --> 07:14.329
Ez dut ulertzen zergatik ez zidan kontatu.

07:14.830 --> 07:17.458
Ez al naiz fidatzekoa?

07:18.250 --> 07:20.127
Triste samar jartzen nau.

07:20.836 --> 07:23.172
Ez da ez zarela fidatzekoa.

07:23.255 --> 07:26.467
Ziur ez zintuela keztatu nahi.

07:27.468 --> 07:29.386
Zuk uste?

07:29.470 --> 07:30.387
ZOTINKA

07:30.471 --> 07:32.556
Ba nirekin irekiagoa izan zitekeen.

07:32.639 --> 07:33.640
Miki!

07:34.266 --> 07:35.434
Eta bueno.

07:35.517 --> 07:37.644
Horrela sentitzen zen?

07:38.604 --> 07:40.647
<i>Ez nion laguntzarik eskatu zeren…</i>

07:40.731 --> 07:42.441
Aupa, Miki!

07:43.734 --> 07:45.068
Itzela!

07:45.152 --> 07:46.195
Eman bostekoa!

07:46.278 --> 07:48.780
<i>Mikik oso serio hartzen zuen kluba</i>

07:49.281 --> 07:52.075
<i>eta ni entrenamenduetara baino
ez nintzen joaten</i>

07:52.159 --> 07:56.163
<i>uzteak beldur ematen zidalako.
Erabat ezberdinak ginela zirudien.</i>

07:56.997 --> 08:02.002
<i>Baina ez zen
ez nintzelako Mikirengan fidatzen.</i>

08:04.463 --> 08:09.551
Zuen bion arteko harremana ikusita,
ziur aski Minato konturatuko zen

08:09.635 --> 08:12.638
saskibaloi klubeko neska zinela.

08:13.138 --> 08:16.892
Eta horrexegatik
egongo zen zutaz kezkatuta.

08:17.893 --> 08:18.936
<i>Bai, noski.</i>

08:20.479 --> 08:21.605
Barkatu.

08:21.688 --> 08:23.941
Hobe DBHz hitz egiteari uztea.

08:24.525 --> 08:26.944
<i>Horregatik esan zuen hori.</i>

08:27.945 --> 08:31.031
<i>Gaizki ulertu dut dena.</i>

08:31.114 --> 08:32.449
PARANOIA - KIKILDUA

08:34.326 --> 08:35.327
Hau lotsa!

08:35.410 --> 08:36.411
Koyun?

08:37.204 --> 08:40.082
Ez, barkamena erregutu behar diot.

08:40.582 --> 08:43.168
Barkamena erregutu? Gehiegitxo da, ez?

08:43.252 --> 08:45.212
Zure mezularia izatea nahi?

08:45.295 --> 08:47.881
Ez, belaunikatu
eta barkamena eskatuko diot.

08:47.965 --> 08:49.216
Belaunikatu?

08:49.841 --> 08:52.719
Ez dut uste hain gaizki hartu duenik.

08:53.303 --> 08:55.722
Zu ez kezkatu. Minatori buruz ari gara.

08:56.848 --> 08:58.433
Amamiya!

09:00.561 --> 09:02.437
Barkatu, txo. Pasa.

09:04.314 --> 09:06.400
Kaixo?

09:07.693 --> 09:11.488
E? Haserretu zara, Amamiya?

09:12.072 --> 09:15.242
- Barkatu, neure baitan bildurik nengoen.
- Zer?

09:15.325 --> 09:17.327
Jesus, a zer sustoa.

09:17.411 --> 09:19.663
Haserretu zinela uste nuen.

09:19.746 --> 09:23.584
Tuntuna zara gero.
Aurpegia serioa dauka beti, besterik ez.

09:25.586 --> 09:28.505
Zergatik sartzen zara besteon kontuetan?

09:28.589 --> 09:33.552
<i>Igarashirekin hitz egiteagatik
esan ote dit hori?</i>

09:34.052 --> 09:36.763
<i>Horrenbesterako da?</i>

09:37.764 --> 09:41.852
<i>Zera diote: "Ez egin besteei
zuri egiterik nahi ez duzuna".</i>

09:42.352 --> 09:44.521
<i>Baina kontrakoa ere ez dago ondo.</i>

09:45.314 --> 09:48.525
<i>Ez dut tutik ere ulertzen. Beharbada…</i>

09:48.609 --> 09:50.902
<i>oso ezberdinak gara.</i>

09:50.986 --> 09:53.572
<i>Balio eta pentsamolde ezberdinak ditugu.</i>

09:54.364 --> 09:56.491
<i>Niretzat ondo dagoena</i>

09:57.868 --> 10:00.329
<i>berarentzat oker dago, eta alderantziz.</i>

10:01.121 --> 10:04.541
<i>Beraz, edozer egiten dudala ere,
gaizki irudituko zaio.</i>

10:07.127 --> 10:11.298
<i>Harroputza da jendea lagundu nahi izatea?</i>

10:11.381 --> 10:13.050
Zer diozu, Miki?

10:14.509 --> 10:17.554
<i>Baina orduan bera ere harroputz hutsa da.</i>

10:17.638 --> 10:21.808
<i>Argi bereizten ditu
gogoko duen jendea eta gogoko ez duena.</i>

10:21.892 --> 10:24.478
<i>Yota eta Miki onartzen ditu.</i>

10:24.561 --> 10:27.064
<i>Baina ni ez nau onartzen.</i>

10:28.565 --> 10:29.566
ERRETXINDUA

10:29.650 --> 10:32.569
<i>Haserretzen hasia naiz.</i>

10:32.653 --> 10:34.363
PANP!

10:34.446 --> 10:35.947
Zer arraio duzu?

10:36.531 --> 10:39.451
<i>Tira, ba kito, paso egingo dut.</i>

10:39.534 --> 10:42.496
<i>Ez digu onik egiten,
eta ez du merezi kezkatzea.</i>

10:42.579 --> 10:43.705
1. MAILA, 5. TALDEA

10:44.956 --> 10:45.957
Yota.

10:46.041 --> 10:48.752
Non zinen bazkalorduan?

10:50.545 --> 10:51.588
Komunean?

10:51.672 --> 10:52.714
Denbora guztia?

10:56.551 --> 11:00.472
<i>Klaseak amaitu dira eta ez dut aurkitu
barkamena eskatzeko unerik.</i>

11:01.056 --> 11:04.017
<i>Agian ez da existitzen une aproposik.</i>

11:04.101 --> 11:05.227
NOIZ ESKATU BARKAMENA

11:06.895 --> 11:09.272
<i>Ea bihar topo egiten dudan.</i>

11:09.356 --> 11:10.732
Gero arte, Minato.

11:10.816 --> 11:12.150
Aio.

11:31.044 --> 11:32.796
<i>Ezagutu dudanetik,</i>

11:32.879 --> 11:38.301
<i>ez diot aukera bakar bat ere eman.</i>

11:39.344 --> 11:42.013
<i>Iraganean oinarriturik epaitu dut</i>

11:42.097 --> 11:44.766
<i>eta ziurtzat jo dut
ez ginela ongi moldatuko.</i>

11:45.517 --> 11:47.769
<i>Aurretik ezagutu gabe baztertu dut.</i>

11:48.353 --> 11:52.524
<i>Niri amorrua emango zidan zerbait
egin dut</i>.

11:58.864 --> 12:00.824
<i>Aurpegi hori</i>

12:00.907 --> 12:04.286
<i>norbait gogoko ez duenean jartzen du.</i>

12:04.870 --> 12:08.081
<i>Denborarekin lagunak egingo ginela uste nuen,</i>

12:08.582 --> 12:11.042
<i>baina hori harrokeria nirea.</i>

12:11.626 --> 12:13.295
<i>Egozentrikoa izan naiz.</i>

12:13.378 --> 12:15.380
<i>Astuna izan naiz berarekin.</i>

12:16.006 --> 12:19.176
<i>Hobe hasieratik molestatu ez banu.</i>

12:19.259 --> 12:20.677
Amamiya!

12:21.261 --> 12:22.262
E?

12:24.723 --> 12:25.932
Barkatu.

12:28.810 --> 12:32.439
Unetxo bat daukazu hitz egiteko?

12:38.528 --> 12:40.906
Orain libre zaude?

12:40.989 --> 12:43.992
Bai, denbora sobera daukat
entrenamendua hasi arte.

12:46.161 --> 12:47.954
Bueno…

12:48.538 --> 12:53.126
<i>Zer esango diot? Hau lotsa.
Guztiaz lotsatzen naiz.</i>

12:53.210 --> 12:55.212
GAIZKI-ULERTUA
PARANOIA - KIKILDUA

12:56.630 --> 12:58.965
Sentitzen dut zu horrela tratatu izana.

12:59.466 --> 13:00.467
Lasai.

13:00.550 --> 13:02.385
DBH aipatu duzunean,

13:02.469 --> 13:06.431
txokatu egin dit zuk zeozer jakiteak.

13:06.932 --> 13:11.812
Igarashik zerbait kontatu zizula
pentsatzeak urduri jarri nau.

13:12.646 --> 13:16.817
<i>Baina bazkalorduan Yotak azaldu dit
gaizki-ulertu bat izan dela.</i>

13:17.400 --> 13:18.401
Yotak?

13:21.947 --> 13:22.989
Komunean?

13:23.073 --> 13:24.324
Mutil hau…

13:25.116 --> 13:26.326
Hara…

13:26.910 --> 13:30.413
Gauzak jakintzat jo ditut
eta oso gaizki tratatu zaitut.

13:30.914 --> 13:31.915
Ni…

13:32.958 --> 13:35.585
Nik…

13:35.669 --> 13:38.088
<i>Gauza asko esan nahi ditut,</i>

13:38.588 --> 13:40.924
<i>baina ez ditut hitz egokiak aurkitzen.</i>

13:41.007 --> 13:42.342
BARKAMENA ESKATU
ALDATU

13:42.425 --> 13:43.844
NI NEU GOGOBETZEKO?

13:43.927 --> 13:45.345
ESAN NAHI DIOT
BAINA ZER?

13:45.428 --> 13:48.390
<i>Buruan dabilzkidan gauzak
adierazi nahi ditudanean,</i>

13:49.015 --> 13:51.476
<i>eztarrian trabaturik gelditzen zaizkit.</i>

13:51.560 --> 13:53.728
<i>Adierazi ezin ditudan sentimenduak</i>

13:54.396 --> 13:56.439
<i>malko bihurtzen dira.</i>

13:57.482 --> 13:59.109
AI…

13:59.192 --> 14:02.070
<i>Ez, mesedez, ez hasi negarrez.</i>

14:02.153 --> 14:04.990
<i>Beti berdin. Barkamena eskatu behar diot.
Ez egin negar.</i>

14:05.073 --> 14:06.032
MALKOTAN

14:06.116 --> 14:08.326
<i>Eutsi.</i>

14:08.410 --> 14:09.411
Hikawa.

14:10.036 --> 14:11.288
Ez kezkatu, bale?

14:12.873 --> 14:15.208
Ez duzu berriz barkamena eskatu behar.

14:15.292 --> 14:17.419
Gainera, ni naiz eragotzi zintuena.

14:17.502 --> 14:20.797
<i>Hau marka,
duela gutxi arte minduta nengoen.</i>

14:20.881 --> 14:22.549
<i>Zergatik ari naiz kontsolatzen?</i>

14:22.632 --> 14:24.926
Es irentsi malkoak.

14:25.010 --> 14:26.928
MALKOAK AGERIAN

14:29.014 --> 14:33.852
<i>Ezin diot negar egiteko gogoari eutsi
adeitasunez tratatzen nautenean.</i>

14:34.519 --> 14:36.688
MALKOAK ERORTZEN

14:37.272 --> 14:38.315
<i>Negarrez ari da.</i>

14:39.900 --> 14:41.192
ZULATUA - BOLATXOAK

14:41.276 --> 14:42.277
EZKUTATU…

14:42.861 --> 14:44.195
Entzun…

14:44.279 --> 14:45.113
NEGAR UHOLDEA

14:45.196 --> 14:48.450
Gezurra da Igarashik eta biok
harremanik ez genuela.

14:48.533 --> 14:50.911
- Zer?
- Guztiz kontrakoa, gainera.

14:51.661 --> 14:53.955
Baina orain ja ez gara ongi moldatzen.

14:55.874 --> 14:58.001
Nora eraman behar dugu?

14:58.084 --> 14:59.961
Ezkerrera eta gero zuzen.

15:02.047 --> 15:03.465
BAKARKA - NEGARREZ

15:03.548 --> 15:04.716
GAIZKI-ULERTUA GERTATZEAR

15:05.800 --> 15:06.885
Hikawa.

15:09.304 --> 15:10.972
Astuna da gero.

15:11.681 --> 15:14.476
Ikusten? Zer iruditzen?

15:14.976 --> 15:17.103
Zertan dabiltza bi horiek?

15:17.187 --> 15:19.689
Munstro arraroren bat aurkituko zuten edo.

15:20.565 --> 15:21.942
Nire gurasoek…

15:27.405 --> 15:28.740
Eskerrik asko.

15:31.409 --> 15:32.410
Eta hori?

15:34.955 --> 15:36.331
Nire pomeranianarra.

15:38.333 --> 15:39.751
<i>Hara, barre egin du.</i>

15:42.087 --> 15:43.505
Zer moñoñoa.

15:48.176 --> 15:49.970
Aizu, joan beharra dut.

15:50.053 --> 15:51.179
Bai, barkatu.

15:51.262 --> 15:52.263
Aio.

15:55.392 --> 15:56.768
Bihar arte.

15:57.394 --> 16:00.271
Bai. Agur.

16:15.412 --> 16:18.039
<i>Zaude unetxo bat.</i>

16:18.623 --> 16:21.543
<i>Esan du
orain ez dela berarekin ongi moldatzen.</i>

16:21.626 --> 16:23.420
<i>Baina aurrekoan…</i>

16:24.004 --> 16:26.297
Aizu, Igarashi.

16:26.381 --> 16:28.049
Hikawaz gogoratzen zara?

16:32.178 --> 16:33.805
Hikawa?

16:33.888 --> 16:36.933
Ez dut gogoan
abizen hori zuen ikaslerik instian.

16:37.517 --> 16:38.518
<i>Orduan…</i>

16:39.185 --> 16:40.645
<i>Zer esan nahi du honek?</i>

16:41.146 --> 16:43.314
GAURKO GOMENDIOA: RAMENA

16:43.398 --> 16:45.316
ARROZA - KATILUAK

16:45.400 --> 16:47.068
BERE BAITAN GALDUTA

16:47.736 --> 16:50.155
<i>Ez zirudien gezurretan ari zirela.</i>

16:50.238 --> 16:51.781
Guztiz kontrakoa.

16:51.865 --> 16:52.991
Nor?

16:53.074 --> 16:55.076
<i>Zer gertatu ote zen haien artean?</i>

16:55.160 --> 16:57.537
Zergatik sartzen zara besteon kontuetan?

16:57.620 --> 16:58.580
SAST

16:59.330 --> 17:00.749
GOIBEL

17:01.875 --> 17:03.543
Zer duzu, Amamiya?

17:04.627 --> 17:05.712
Lasai, ez da ezer.

17:05.795 --> 17:06.796
Bai, gezurra!

17:06.880 --> 17:09.966
Zure baitan galduta zabiltza-eta.

17:10.050 --> 17:11.051
Entzun dizut.

17:11.134 --> 17:14.971
- A, bai? Eta zertaz ari nintzen?
- Neska-lagun zoroa dirudizu.

17:15.055 --> 17:16.139
ESAN DUZUNAGATIK

17:16.222 --> 17:19.517
Utzi izarrei begira egoteari.
Fideoak bigunduko zaizkizu.

17:20.018 --> 17:23.104
- Eta janari nahasketa hori?
- Arraroa da, baietz?

17:23.188 --> 17:24.564
Ba goxo daude.

17:24.647 --> 17:26.524
- Glutena erruz.
- Zer?

17:26.608 --> 17:27.609
<i>Yota.</i>

17:27.692 --> 17:30.695
<i>Yotak azaldu dit
gaizki-ulertu bat izan dela.</i>

17:31.654 --> 17:34.282
<i>Konfiantza osoz bere izenaz deitzen dio.</i>

17:34.783 --> 17:37.786
<i>Azterketak amaitu ditugu
eta oporrak hastear daude,</i>

17:38.286 --> 17:39.954
<i>ez dugu elkar ikusiko…</i>

17:45.293 --> 17:46.294
ZURRUST

17:46.377 --> 17:48.963
<i>- Eta zer?</i>
- Jesus, astakiloa! Hau beldurra!

17:51.299 --> 17:55.220
<i>Nola erreakzionatuko du
mintzatzeko berarengana hurbiltzen banaiz?</i>

17:55.887 --> 17:59.891
<i>Ezeroso sentituko da?
Lehen bezala distantziak gordeko ditu?</i>

17:59.974 --> 18:00.975
LEHEN ATALA

18:02.769 --> 18:04.229
<i>Auskalo.</i>

18:07.315 --> 18:08.733
TAUP-TAUP

18:09.359 --> 18:10.819
Amamiya.

18:10.902 --> 18:11.986
GORRITUTA

18:17.575 --> 18:18.743
<i>Zer?</i>

18:18.827 --> 18:21.079
Aizu, atzo,

18:21.830 --> 18:24.749
barkatu barkamena eskatzean
negarrez amaitu izana.

18:24.833 --> 18:27.085
Desastre hutsa naiz.

18:27.919 --> 18:29.254
PENTSATU EZINIK

18:29.337 --> 18:32.841
Ez nizun pena eman nahi
zure barkamena lortzeko.

18:32.924 --> 18:33.925
EZ

18:34.008 --> 18:35.009
Lasai.

18:35.593 --> 18:38.555
Bueno, batzuetan, sentimenduek itoak,

18:38.638 --> 18:42.225
erremediorik gabe negarrez amaitzen dugu.

18:42.308 --> 18:43.143
ZUR ETA LUR

18:43.226 --> 18:45.645
Hara, zuri ere gertatzen zaizu?

18:46.813 --> 18:48.148
- Zer?
- E?

18:48.731 --> 18:51.401
Ez nuela ulertuko uste zenuen ala?

18:51.484 --> 18:54.654
- Zer?
- Latza, gero.

18:54.737 --> 18:55.738
INTZIRIKA

18:55.822 --> 18:56.906
AI ENE

18:56.990 --> 18:58.324
Ba ez nuen espero.

18:58.408 --> 18:59.409
A

18:59.993 --> 19:04.247
Ez badirudi ere, tipo sentibera naiz.

19:06.374 --> 19:07.417
Eta aurpegi hori?

19:12.380 --> 19:13.631
Aizu, ez pasa.

19:19.095 --> 19:21.598
Bueno, ni banoa hara.

19:21.681 --> 19:23.683
- Entrenatzera?
- Bai.

19:25.310 --> 19:26.436
Ba zorte on.

19:27.687 --> 19:28.688
Eskerrik asko.

19:43.494 --> 19:47.457
<i>Ez nuke segurutzat jo behar
jendeak ez nauela ulertzen</i>

19:47.540 --> 19:50.126
<i>edota marjinatuko nauela.</i>

19:53.296 --> 19:55.590
MIKI: ZATOZ NIRE LANERA OPORRETAN, AIO

19:55.673 --> 19:59.385
<i>Esango nuke gauzak apur bat aldatu direla.
Edo beharbada ez.</i>

19:59.469 --> 20:00.720
YOTARI ABISATUKO DIOT

20:02.013 --> 20:03.306
<i>Horixe sentitzen dut.</i>

20:03.806 --> 20:07.393
<i>Bihar neguko oporrak hasten dira.</i>

21:41.779 --> 21:45.950
Miharu! Sora! Aspaldiko. Hau poza!

21:46.034 --> 21:47.243
Bai!

21:47.327 --> 21:48.453
Zer moduz dena?

21:48.536 --> 21:49.370
BERRELKARTZEA

21:49.454 --> 21:52.707
Graduaziotik ez zaitut ikusi.
Zer moduz batxilergoa?

21:52.790 --> 21:54.542
Ba lasai asko eta ongi.

21:54.625 --> 21:57.545
Eta? Mutil-lagunik bai?

21:57.628 --> 21:59.380
- Ez.
- Nik ezta ere.

21:59.464 --> 22:00.715
<i>Ez du segundorik ere galdu.</i>

22:00.798 --> 22:04.344
Ba DBHn asko ligatzen zenuen.

22:04.427 --> 22:07.972
Mutil katxarro hori atzetik zenuen,
eta eskubaloiko tipoa…

22:08.931 --> 22:10.725
Bueno, bai, baina…

22:11.309 --> 22:14.062
Ezustean galdetu zidan berarekin irteteko.

22:14.145 --> 22:17.982
Gustatzen hasi zitzaidan
eta azkenean baietz esan nion.

22:18.066 --> 22:23.488
Baina azkenean denek uzten naute
ez naizelako beraiek uste zuten bezalakoa.

22:24.572 --> 22:25.406
UFA

22:25.490 --> 22:29.202
Ni idealizatu ondoren
desengainua hartzea ere!

22:29.285 --> 22:31.412
Ai ama, basati jarri zaigu.

22:31.496 --> 22:32.997
Aizu, barkatu.

22:33.081 --> 22:37.001
Esan nahi dudana da
hori ez zela harreman serioa.

22:37.085 --> 22:40.505
Hurrengoan, norbaitekin ateratzen banaiz,

22:41.130 --> 22:46.094
nik neuk eskatuko diot.

22:46.177 --> 22:47.804
Mutilen bat gogoko duzu?

22:47.887 --> 22:48.888
Ez.

22:49.847 --> 22:51.474
<i>Eta Amamiya?</i>

22:51.557 --> 22:54.394
<i>Ez nioke orain galdetu behar.</i>

22:54.894 --> 22:56.270
Eta zuk, Koyuki?

22:56.354 --> 22:58.022
Mutilen bat gogoko duzu?

22:59.232 --> 23:00.316
Nik?

23:04.278 --> 23:05.279
Ez, paso.

23:06.572 --> 23:09.700
Ez dut uste
bikotea izateko egina naizenik.

23:10.368 --> 23:14.288
Miresten zaituztet
harreman luze bat izateko gai zaretenok.

23:15.957 --> 23:17.625
Ez da horrenbesterako.

23:18.626 --> 23:20.044
Baduzu argazkirik?

23:20.128 --> 23:21.421
IJIJI

23:21.504 --> 23:22.797
Ikusi nahi?

23:24.424 --> 23:26.634
Lanera joan behar dut. Agur!

23:26.717 --> 23:27.802
- Aio.
- Agur.

23:27.885 --> 23:29.220
Laster arte, bai?

23:31.389 --> 23:34.183
Koyuki gaizki pasatzen ari da, ez?

23:34.684 --> 23:38.312
Normala da,
Igarashirekin gertatutakoa eta gero…

23:39.355 --> 23:43.276
Bai, eta egia esan, ez dakit
zergatik ibiltzen zen Igarashirekin

23:43.359 --> 23:46.112
DBHn.

23:47.113 --> 23:48.948
Gorroto zuela uste nuen.

23:49.031 --> 23:51.242
Bai, niri ere harritu ninduen.

23:51.325 --> 23:53.870
<i>Errua neurea izan zela uste dut.</i>

23:53.953 --> 23:55.955
Azpitituluak: Loinaz C. A.
