WEBVTT

00:12.533 --> 00:14.535
Edateko zerbaiten bila noa.

00:14.618 --> 00:16.871
Amamiya. Zurekin noa.

00:24.545 --> 00:26.047
<i>Ez dugu hitzik esan.</i>

00:26.547 --> 00:28.049
<i>Eta ja iritsi gara.</i>

00:38.851 --> 00:45.357
Aizu, eta ezkutatzen bagara
etortzen direnean ezustekoa emateko?

00:45.441 --> 00:46.901
Zergatik ez?

00:46.984 --> 00:48.360
TXANTXAZALE MODUAN

00:50.446 --> 00:51.989
<i>- Hau beroa.
- Hau hotza.</i>

00:52.073 --> 00:52.990
TUKU-TUKU

00:53.074 --> 00:54.116
Minato!

00:55.951 --> 00:57.244
Kaixo, Kenta.

00:57.745 --> 00:59.747
Eman nizkizun azterketekin zaude?

01:01.207 --> 01:02.416
<i>Nagusiak dira.</i>

01:03.084 --> 01:05.753
<i>- Hobe ezkutatzea.</i>
- Bai, horretan nenbilen.

01:05.836 --> 01:07.129
Benetan?

01:08.881 --> 01:10.049
Ezagutzen duzu?

01:10.132 --> 01:11.592
Bai, lehen mailakoa da.

01:11.675 --> 01:13.844
Kentak ondo zaintzen zaitu, txikito?

01:13.928 --> 01:16.889
Sekulakoa dela uste du,
baina bere ametsetan.

01:16.972 --> 01:18.432
Zer diozu?

01:18.516 --> 01:20.267
DESAGERTU

01:20.351 --> 01:21.811
- Aio.
- Gero arte.

01:21.894 --> 01:22.895
Agur.

01:23.729 --> 01:24.730
BURUA ATERA

01:24.814 --> 01:26.649
- Amaitu duzu?
- Hikawa?

01:27.483 --> 01:30.528
Ez zenuen urrundu behar,
zu zeu izan eta kito.

01:30.611 --> 01:31.862
Ez, badakit.

01:32.446 --> 01:33.948
Ez da horregatik.

01:34.031 --> 01:35.950
Baina ez ditut ezagutzen.

01:36.951 --> 01:38.202
Beldurra diezu?

01:38.285 --> 01:39.578
DBH-KO OROIPENAK

01:39.662 --> 01:40.663
Apur bat bai.

01:40.746 --> 01:42.414
<i>Lotsatia da ezezagunekin.</i>

01:48.379 --> 01:49.713
Hikawa.

01:51.215 --> 01:54.301
Niri ere beldur didazu?

01:54.385 --> 01:55.386
Zer?

01:57.763 --> 01:58.973
Ez.

01:59.056 --> 02:00.182
<i>Lehen agian bai.</i>

02:00.683 --> 02:02.059
Ez dizut beldurrik.

02:08.858 --> 02:10.568
Eskerrak.

02:15.281 --> 02:18.701
<i>Noski. Amamiya ere hezur-haragizkoa da.</i>

02:18.784 --> 02:21.287
<i>Min hartzen du eta kezkatu ere egiten da.</i>

02:21.912 --> 02:24.165
<i>Agerikoa da, eta halere…</i>

02:25.291 --> 02:28.794
<i>Nola tratatu dut ba orain arte?</i>

02:31.797 --> 02:33.215
Amamiya.

02:33.799 --> 02:36.468
<i>Ai, demontre.
Ezin diot begietara begiratu.</i>

02:39.805 --> 02:40.806
Zer?

02:44.018 --> 02:45.936
- Labezo…!
- Labezo?

02:46.020 --> 02:48.105
Hortxe, zure atzean!

02:48.189 --> 02:50.649
Begira, hor!

02:50.733 --> 02:52.276
Zer?

03:00.034 --> 03:01.785
AI ENE - IUFI

03:03.871 --> 03:05.080
Ai, ama.

03:06.999 --> 03:08.542
Burutik eginda zenirudien!

03:08.626 --> 03:11.545
Bai, barkatu.

03:12.922 --> 03:16.258
<i>Bere laguna bihurtzeko,
ez dut atea indarrez ireki nahi.</i>

03:16.884 --> 03:20.304
<i>Ezagutu nahi zaitut.
Benetako lagunak bihurtu.</i>

03:20.888 --> 03:22.139
<i>Barre egin dezazun.</i>

03:22.932 --> 03:24.225
<i>Horixe besterik ez.</i>

03:26.143 --> 03:27.561
<i>Horixe zen dena.</i>

03:28.437 --> 03:29.855
<i>Eta halere…</i>

05:01.572 --> 05:05.993
BEDERATZIGARREN ATALA: AUTOKONTZIENTZIA

05:06.827 --> 05:08.495
Asko luzatzen ari dira, ez?

05:10.831 --> 05:14.209
Atsedenalditxo bat zen.
Ikastera etorri dira ala zer?

05:14.293 --> 05:15.669
Azterketak laster dira.

05:15.753 --> 05:18.047
- Hara nork dioen!
- Isildu.

05:18.130 --> 05:20.174
"SUSTO" OPERAZIOA ABIAN

05:21.800 --> 05:23.177
Aizu, Yota.

05:23.844 --> 05:25.095
Norbait gogoko duzu?

05:26.764 --> 05:28.265
Zergatik galdetzen duzu?

05:28.349 --> 05:33.187
Ez duzu inoiz horretaz hitz egiten
eta jakin-mina daukat.

05:38.817 --> 05:39.818
Zu, Miki.

05:39.902 --> 05:40.903
Zer?

05:46.867 --> 05:48.952
- Koyun.
- E?

05:49.036 --> 05:51.705
Hayato, Daichi, Gin,

05:51.789 --> 05:54.625
ama, aita, Haruto, Sakura…

05:54.708 --> 05:56.293
Et, et, et!

05:56.377 --> 05:57.961
Ez duzu Minato aipatuko?

06:02.132 --> 06:03.717
Aizu, Yota,

06:03.801 --> 06:09.056
noizbait maitemintzen bazara,
zure alboan izango nauzu, bale?

06:09.556 --> 06:12.351
Zuk beti lagundu didazu-eta.

06:17.856 --> 06:20.234
- Pozik lagunduko didazu, e?
- Bai!

06:21.819 --> 06:23.320
Hara, itzuli dira.

06:24.822 --> 06:26.532
Non sartu ote dira?

06:26.615 --> 06:29.159
Dena hemen utzi dute.
Komunera joango ziren.

06:31.578 --> 06:33.747
Tira, laster itzuliko dira.

06:34.248 --> 06:35.249
Bai.

06:38.377 --> 06:43.507
<i>Yotak bere sentimenduak baztertzen ditu
Mikiren laguna izaten jarraitzeko.</i>

06:44.174 --> 06:46.260
<i>Eta horrek akitua uzten du.</i>

06:47.094 --> 06:51.265
<i>Era berean,
Hikawa Yotaz maitemintzen bada,</i>

06:51.765 --> 06:54.017
<i>ez du harengandik maitasuna jasoko.</i>

06:54.852 --> 06:56.520
<i>Ez zaio komeni hortik jarraitzea.</i>

06:57.312 --> 06:59.022
<i>Horixe uste nuen behintzat.</i>

07:00.023 --> 07:04.361
<i>Baina kontua da gauza hauek
ezin direla nahierara kontrolatu.</i>

07:07.739 --> 07:09.533
<i>Konturatu ez banintz, hobe.</i>

07:10.617 --> 07:13.829
<i>Uste dut
Hikawa zabaltzen hasia dela nirekin.</i>

07:14.621 --> 07:17.416
<i>- Hobe da ez sartzea…</i>
- Amamiya.

07:21.170 --> 07:22.296
Tori.

07:22.379 --> 07:24.882
Bi baino ez zaizkit geratzen. Aprobetxatu.

07:29.178 --> 07:30.429
Eskerrik asko.

07:33.056 --> 07:34.183
<i>Hau marka.</i>

07:34.266 --> 07:36.477
"Aprobetxatu"? Hara bestea!

07:36.560 --> 07:37.519
Hor zeunden?

07:43.233 --> 07:44.234
PLASTIKA GELA

07:44.318 --> 07:46.778
Beti jaten duzu plastika gelan, Tsukiko?

07:46.862 --> 07:51.158
Bai, bazkaria ziztuan amaitu
eta lanean jartzen naiz.

07:52.910 --> 07:54.286
Zein praktikoa.

07:54.369 --> 07:56.205
SEIGARREN ATALEAN AGERTU ZEN

07:56.288 --> 07:57.789
Tsukiko Shimojima naiz.

07:58.457 --> 08:02.544
Hasieran gelakoekin bazkaltzen nuen,

08:02.628 --> 08:07.508
baina talde handia sortu zen
eta denok ez ginen lagunak.

08:07.591 --> 08:09.051
LAGUNAK - KLUBEKO KIDEAK

08:09.134 --> 08:15.807
<i>Eta denak iritsi arte ez hasteko
hitz egin gabeko araua zegoen.</i>

08:15.891 --> 08:20.312
Lagunek hori egiten ote zuten
pentsatzen hasi nintzen.

08:20.395 --> 08:24.316
Distantzia hartzen hasi
eta azkenean taldetik joan nintzen.

08:24.399 --> 08:25.817
KAR, KAR

08:27.653 --> 08:30.864
Baina ez liskartuta geundelako edo, e?

08:30.948 --> 08:33.033
Haiekin ibiltzen naiz banan-banan.

08:33.534 --> 08:37.162
Ai, pertsona gaiztoa naizela
pentsatuko du!

08:37.246 --> 08:38.580
Ulertzen dizut.

08:39.164 --> 08:41.833
Gogo txarra eman dit hain ongi ulertzeak.

08:41.917 --> 08:43.502
<i>Enpatia.</i>

08:43.585 --> 08:45.254
Aizu, ondo zaude?

08:45.754 --> 08:49.091
Ni ere ez naiz oso trebea
talde baten parte izaten.

08:49.591 --> 08:51.843
<i>Bai, bistan dago.</i>

08:51.927 --> 08:54.096
ULERKOR

08:56.181 --> 08:57.349
Kontxo.

08:57.432 --> 09:00.852
Lehenago hitz egin izan bagenu…

09:02.938 --> 09:04.064
AUPI!

09:04.147 --> 09:05.482
Gaur marrubizkoa da.

09:05.566 --> 09:06.942
Pixka bat nahi?

09:07.025 --> 09:08.360
Benetan?

09:08.443 --> 09:11.363
LEHEN MAILA 6. GELA

09:11.446 --> 09:13.073
KLASE OSTEKO IKASKETA SAIOA

09:13.156 --> 09:14.866
Nahi al duzue

09:15.951 --> 09:17.119
currya jan?

09:17.202 --> 09:18.620
- E?
- Zer?

09:18.704 --> 09:21.498
Nork ez du ba izango currya jateko gogoa?

09:21.582 --> 09:23.625
A, nire alde zaude. Aupa!

09:24.418 --> 09:28.130
Curry jatetxe bat ireki dute
saltoki-gune berri batean.

09:28.213 --> 09:29.047
GELDIALDITXOA

09:29.131 --> 09:30.549
- Zer diozue?
- Bale.

09:30.632 --> 09:31.883
GARRAIO TXARTELA DUTE

09:31.967 --> 09:34.177
Zuek trena ordaindu beharko duzue.

09:34.261 --> 09:35.429
Niri berdin zait.

09:35.512 --> 09:36.430
Niri baita ere.

09:36.513 --> 09:38.432
Baina afaria prest izango duzu…

09:38.515 --> 09:42.060
Koyun, zu beti
gauza beraz kezkaturik. Lasai.

09:42.144 --> 09:43.145
"Beti"?

09:43.228 --> 09:47.149
Goazen ba irteeratxo bat egitera!

09:47.232 --> 09:49.651
GELTOKIA - INSTITUTUA
TROSTAN

09:50.569 --> 09:51.653
Hara.

09:51.737 --> 09:54.948
- Hor heltzen zara beti?
- Bai, eta?

09:55.032 --> 09:57.159
- Hau inbidia.
- Inbidia?

09:57.743 --> 09:59.786
Nik ez dut heldu beharrik, begira.

10:00.287 --> 10:01.330
<i>Tente eta tinko!</i>

10:01.413 --> 10:02.998
Ez da lehiaketa bat.

10:06.084 --> 10:07.127
Astuna zara.

10:07.210 --> 10:10.714
- Ez diozu zeure pisuari eusten.
- Baina eskurik gabe nago.

10:10.797 --> 10:12.174
Horrek ez du balio.

10:25.812 --> 10:29.816
<i>Nire bizitza asko aldatu da
denbora laburrean.</i>

10:33.070 --> 10:35.530
<i>DBHn, arnasa hartu ezinik</i>

10:35.614 --> 10:38.909
<i>arrainontzi baten barruan
bizi zen izakia nintzen.</i>

10:39.743 --> 10:42.829
<i>Ezin nintzen moldatu
eta horrek sufriarazten ninduen.</i>

10:43.830 --> 10:46.166
<i>Lekuz kanpo sentitzen nintzen beti.</i>

10:47.209 --> 10:50.170
<i>Handik atera arren,
ez zegoen niretzako lekurik.</i>

10:50.754 --> 10:53.548
<i>Errua nirea zela uste nuen
moldatzeko gai ez izateagatik.</i>

10:54.341 --> 10:56.760
<i>Oso gaizki pasa nuen.</i>

10:57.844 --> 10:58.845
<i>Baina orduan…</i>

11:00.514 --> 11:02.933
<i>arrainontzitik irtetea lortu nuen</i>

11:03.850 --> 11:07.354
<i>eta ohartu nintzen
mundu horretan geratu beharrik ez nuela.</i>

11:07.437 --> 11:10.607
<i>Jabetu nintzenean
ez nuela sufritzen jarraitu behar,</i>

11:12.025 --> 11:14.569
<i>dena garrantzirik gabekoa
iruditu zitzaidan.</i>

11:17.531 --> 11:18.532
IKASLE-ALDIZKARIA

11:18.615 --> 11:21.952
<i>Klub jarduerak,
eskolako ekitaldiak, lagunak…</i>

11:22.035 --> 11:24.454
<i>Hurrengo hiru urteak bakean bizi banaiz,</i>

11:25.080 --> 11:26.873
<i>beste guztiak berdin dit.</i>

11:31.336 --> 11:33.547
<i>Ordudanik gauza asko aldatu dira.</i>

11:34.548 --> 11:38.093
Hara, ederra geratu da geltokiko ingurua.

11:39.094 --> 11:41.513
<i>Beharbada ni ere aldatu egin naiz?</i>

11:42.431 --> 11:45.142
Ez du lehen zegoenarekin antzik.

11:45.225 --> 11:47.352
Alokairuak izugarri igoko ziren.

11:47.436 --> 11:49.062
Zer axola zaizu zuri?

11:49.146 --> 11:51.189
<i>Bai, dena ondo joango da.</i>

11:52.190 --> 11:56.027
<i>Oroipen itsusi horiek
gertatu ez balira bezalaxe egingo dut.</i>

11:56.695 --> 12:00.615
INAUGURAZIO ESKAINTZA BEREZIAK

12:01.742 --> 12:06.037
Ea ba, gu hemen gaude
eta jatetxe-gunea hementxe dago.

12:06.121 --> 12:07.122
JATETXEAK

12:07.205 --> 12:08.206
Hemendik.

12:08.290 --> 12:09.499
AZKARREGI - AI!

12:09.583 --> 12:12.544
Ondotxo ezagutzen zaitut:
norabide okerrean zoaz.

12:12.627 --> 12:13.628
JOPE…

12:13.712 --> 12:15.422
Hemendik da.

12:15.505 --> 12:17.591
Ziur? Ni zirikatzen ari zara?

12:17.674 --> 12:19.134
Oso ziur.

12:19.217 --> 12:21.720
<i>Baina noiztik ezagutzen du hain ondo?</i>

12:21.803 --> 12:23.889
<i>Ai, bikote ederra egiten dute!</i>

12:30.145 --> 12:31.229
Serio?

12:34.483 --> 12:35.776
O, ez.

12:36.485 --> 12:38.820
- Miki.
- Espazio pixka bat, motel! Zer?

12:38.904 --> 12:41.281
- Igarashi hemen da.
- Zer?

12:42.324 --> 12:44.367
Orain ja ez gara ongi moldatzen.

12:44.951 --> 12:47.370
Ez dute elkar ikusi behar.

12:49.706 --> 12:51.291
Koyunek kontatu dizu?

12:51.792 --> 12:53.376
<i>Elkarrekin egon zirela.</i>

12:53.460 --> 12:55.796
Bai, baina gainetik.

12:56.296 --> 12:57.881
<i>Gaizki moldatzen direla.</i>

12:58.465 --> 13:01.343
Topatzen badira
borrokan hasiko direla uste duzu?

13:01.426 --> 13:04.179
Ez, ez dut uste horraino iritsiko direnik.

13:04.262 --> 13:07.390
Baina ez dut nahi Hikawak gaizki pasatzea.

13:07.474 --> 13:10.435
- Hobe elkar ikusten ez badute.
- Bai.

13:16.566 --> 13:17.859
Zer duzu, Koyun?

13:18.693 --> 13:20.195
<i>Yotak ezin ditu ikusi.</i>

13:20.278 --> 13:21.905
- Begira! Txakurtxoa.
- Zer?

13:21.988 --> 13:23.323
Goazen hurbiltzera.

13:23.406 --> 13:26.117
Bueno, agian ez da ezer gertatzen.

13:26.201 --> 13:29.412
Beharbada Igarashik ja ahaztu du.

13:29.496 --> 13:31.915
Bai, arrazoi duzu.

13:32.541 --> 13:34.084
Hikawa?

13:34.167 --> 13:37.045
Ez dut gogoan
abizen hori zuen ikaslerik instian.

13:39.631 --> 13:43.176
<i>Baina norbaiten existentziaz
guztiz ahaztea ere…</i>

13:43.760 --> 13:48.223
Tira, ea ongi joaten zaion
hurrengo neska-lagunarekin.

13:48.807 --> 13:50.183
Zer?

13:50.267 --> 13:52.978
A, barkatu, ez egin kasu.

13:53.061 --> 13:56.690
Aspalditik ez dakit ezer
Igarashiren maitasun bizitzari buruz.

13:56.773 --> 13:58.567
Agian ez du neska-lagunik.

13:58.650 --> 14:01.152
- Edo agian bai, auskalo.
<i>- Neska-laguna?</i>

14:02.779 --> 14:03.780
<i>Zer?</i>

14:05.740 --> 14:07.659
Ederki afaldu dugu.

14:07.742 --> 14:10.203
Bai, kendu paretik!

14:10.287 --> 14:11.288
Baxuago, neska.

14:13.874 --> 14:17.961
- Ez nauzue garaituko!
- Hara. Hartuta dago.

14:18.044 --> 14:19.546
- Zatoz hona!
- Goazen.

14:19.629 --> 14:22.007
Tori, tori, tori!

14:22.090 --> 14:23.091
Ai!

14:23.174 --> 14:24.551
Ui, barkatu, Yota.

14:24.634 --> 14:25.635
UPPI FOTOMATOIA

14:25.719 --> 14:26.845
Argazkitxo bat!

14:26.928 --> 14:28.430
Ziur sartu naitekeela?

14:28.513 --> 14:29.639
Zergatik ez?

14:29.723 --> 14:31.141
Urduri jartzen naiz.

14:31.641 --> 14:34.811
<i>Prest? Hiru, bi, bat…</i>

14:34.895 --> 14:35.896
Patata!

14:37.314 --> 14:40.567
Primeran pasa dugu, e?

14:40.650 --> 14:44.779
Azterketak berehala izanda,
ongi dago dibertitzea. Ohitu naiteke.

14:44.863 --> 14:46.907
Kontuz mendekotasunekin.

14:46.990 --> 14:48.825
Bihar ikasten jarraituko dugu.

14:49.951 --> 14:51.828
Yota!

14:52.704 --> 14:53.830
Agur!

14:54.414 --> 14:55.665
- Bihar arte.
- Aio.

15:00.962 --> 15:02.964
MOÑOÑOAK GARA

15:03.757 --> 15:06.718
- Pozten naiz zugatik.
- Zertaz ari zara?

15:10.013 --> 15:13.725
<i>Ea ongi joaten zaion
hurrengo neska-lagunarekin.</i>

15:14.309 --> 15:17.312
<i>Normala da iraganean
mutil-lagunen bat eduki izana.</i>

15:17.979 --> 15:21.816
<i>Baina serio, Igarashirekin?
Ez du zentzurik.</i>

15:22.817 --> 15:29.240
<i>Orain ulertzen dut
zergatik gogoko duen Yota, baina…</i>

15:29.950 --> 15:31.910
<i>Ez, ez dut ulertu nahi.</i>

15:34.454 --> 15:35.288
UFA

15:35.372 --> 15:37.499
- Ai, ene.
- Zer duzu?

15:37.582 --> 15:40.251
<i>Ez dut ezertxo ere ulertzen.</i>

15:44.506 --> 15:46.508
"Jaitsigailuak" itzelak dira.

15:46.591 --> 15:50.971
Zure etxekoek baino
ez diote "jaitsigailu" deitzen.

15:59.729 --> 16:01.189
<i>DBHn,</i>

16:02.273 --> 16:04.526
<i>Tsubasa Igarashi gorroto nuen.</i>

16:05.110 --> 16:06.778
- Aspergarria.
<i>- Ezberdinak ginen.</i>

16:06.861 --> 16:09.030
- Zin degizut.
<i>- Nik ez nuen maite.</i>

16:10.365 --> 16:13.034
- Igarashirekin dago.
- <i>Nire sentimenduek berdin zioten.</i>

16:13.118 --> 16:15.662
- Zure zain duzu.
<i>- Ondo pasa nahi zuten.</i>

16:15.745 --> 16:18.289
<i>Den-dena gorroto nuen.</i>

16:19.791 --> 16:23.586
<i>Baina ez dut berarekin hitz egin nahi
eta arrazoia bestelakoa da.</i>

16:24.838 --> 16:27.799
<i>Nik egin nionagatik da.</i>

16:30.427 --> 16:31.428
A, zu…

16:34.639 --> 16:36.182
Eta ile hori?

16:36.266 --> 16:37.267
BAINA BUENO

16:37.350 --> 16:38.852
Zer, ni?

16:38.935 --> 16:41.438
Kolorez aldatu duzu berriro?

16:41.521 --> 16:42.856
ESTILO BERRIAREKIN BAT

16:42.939 --> 16:45.608
Bai, eta zer? Eder ematen dit.

16:45.692 --> 16:47.193
Utzi eskuak mugitzeari.

16:47.819 --> 16:50.697
<i>Ni hemen ez banengo bezala ari da.</i>

16:52.490 --> 16:54.492
<i>Arrainontzitik atera naiz,</i>

16:55.535 --> 16:59.330
<i>baina zenbat eta gehiago ezagutu
neure burua, are gehiago gorroto dut.</i>

17:02.625 --> 17:03.668
<i>Ni…</i>

17:04.169 --> 17:08.089
Ez dut sekula zugatik ezertxo ere sentitu.

17:08.673 --> 17:13.595
<i>Maleziaz mindu nuen norbait
berriz ikusteak beldurra ematen zidan.</i>

17:14.512 --> 17:15.930
<i>Koldar hutsa naiz.</i>

17:18.183 --> 17:19.184
Agur.

17:24.439 --> 17:25.440
Igarashi.

17:31.112 --> 17:32.113
Zer?

17:33.990 --> 17:36.117
Zer moduz batxilergoan?

17:38.119 --> 17:41.623
Zer? Aspaldi ikusi ez dudan
urruneko ahaide bat zara ala?

17:41.706 --> 17:42.749
ZART

17:42.832 --> 17:44.250
<i>Kaka, zer egingo dut?</i>

17:44.334 --> 17:46.377
<i>Bere erantzuna ona izan da.</i>

17:47.087 --> 17:49.422
<i>Banekien nik, ezin dugu hitz egin.</i>

17:49.923 --> 17:51.049
Ongi doakit.

17:52.175 --> 17:54.969
Baina ez duzu kezkatu behar.

18:00.850 --> 18:04.437
Harrituta utzi nauzu lehen
Igarashiri hitz egin diozunean.

18:04.521 --> 18:06.523
ETXERA ITZULI AURREKO BERRIKETA

18:06.606 --> 18:07.607
Eskerrik asko.

18:08.775 --> 18:09.943
Zergatik egin dut?

18:10.026 --> 18:13.780
Primeran pasa dut zuekin, afaltzen-eta.

18:13.863 --> 18:15.448
Agian horrexegatik da?

18:15.532 --> 18:17.117
Ez da berezkoa nigan.

18:17.700 --> 18:18.785
Koyun.

18:26.376 --> 18:28.378
Tori, milesker.

18:28.461 --> 18:31.005
Serio? Eta poltsa txatxu hori?

18:31.089 --> 18:35.885
Berdin dio, ez zara inorekin topatuko.

18:37.554 --> 18:40.140
<i>Bai, kaka. Bera izan behar zuen, gainera.</i>

18:40.723 --> 18:42.892
Zer moduz batxilergoan?

18:43.518 --> 18:45.061
Berak galdetzea ere…

18:47.647 --> 18:48.648
Hau marka.

18:52.902 --> 18:53.903
Aizu…

18:54.487 --> 18:57.824
Igarashirekin ibiltzen hasi zinen
nik esan nizulako, ez?

18:58.449 --> 19:03.079
Barkatu, ez nuen halakorik esan behar izan
zure sentimenduak kontuan izan gabe.

19:04.831 --> 19:05.832
Zer?

19:05.915 --> 19:07.333
Zer?

19:07.417 --> 19:09.919
Zertaz ari zara?

19:10.003 --> 19:12.380
Ez zara gogoratzen?

19:12.463 --> 19:14.132
Hementxe ari ginen hizketan,

19:14.215 --> 19:16.843
esan nizun
ongi zegoela norbaiti gustatzea…

19:16.926 --> 19:19.762
A, bai? Beharbada bai…

19:19.846 --> 19:22.056
Zer? Ez duzu besterik esango?

19:22.140 --> 19:24.225
Barkatu, ez dut ongi gogoratzen.

19:24.309 --> 19:25.310
NAHASTUA

19:25.393 --> 19:28.313
Orduan, zergatik hasi zinen
berarekin ibiltzen?

19:31.566 --> 19:33.067
- Sekretu bat da.
- Zer?

19:33.151 --> 19:33.985
SHOCK

19:34.611 --> 19:38.573
Kontatzen badizut,
ez didazu berdin begiratuko.

19:38.656 --> 19:39.741
Et, et, et.

19:41.492 --> 19:43.661
Ezin duzu esandakoa bota eta isildu.

19:43.745 --> 19:44.746
Ai, ama.

19:46.789 --> 19:47.832
Bueno…

19:48.958 --> 19:52.712
Uste nuen hobeto sentituko nintzela
maitemindu egiten banintz

19:52.795 --> 19:54.339
maite ninduen norbaitekin.

19:55.506 --> 19:58.509
Baina ez zen hala izan.
Gauzak okertu egin ziren.

19:59.552 --> 20:01.679
Eta Igarashiri min eman nion.

20:02.889 --> 20:05.225
<i>Izan ere, nahita min eman nion.</i>

20:06.559 --> 20:08.728
Bihotzak esaten zidanaren aurka
aritu nintzen.

20:08.811 --> 20:10.980
Neure buruan baino ez nuen pentsatu.

20:11.856 --> 20:15.276
Eta Miki, zuk ez dituzu
pertsona berekoiak gogoko.

20:17.528 --> 20:19.030
Ez dakit zer esan.

20:19.614 --> 20:24.619
Nolanahi ere,
Igarashik gaizki pasatuko zuen.

20:24.702 --> 20:27.288
Eta hori ez da zure errua.

20:27.872 --> 20:32.919
Gainera, nahi izanda ere,
nik ezin zaitut gorrotatu.

20:33.002 --> 20:35.255
Are gutxiago horrelako zerbaitengatik.

20:35.338 --> 20:36.339
LOTSATI

20:36.422 --> 20:37.423
E?

20:37.507 --> 20:42.136
Tira ba! Ahaztu ditzagun oroipen itsusiak
eta maitemindu zaitez!

20:42.220 --> 20:44.389
Ez, paso.

20:44.472 --> 20:46.140
Hobe zu maitemintzen bazara.

20:46.224 --> 20:48.810
- Nor izan liteke bikote ona?
- Zer?

20:48.893 --> 20:49.936
ENTZUNGOR

20:50.520 --> 20:53.189
Igarashiren kontrakoa izan behar du.

20:53.273 --> 20:55.441
Atsegina, beti ilargian dagoena…

20:55.525 --> 20:58.444
Zure erritmora molda daitekeen norbait.

20:59.028 --> 21:03.074
Zaren bezalakoa onartuko zaituen
norbaitekin egon behar zenuke zuk.

21:03.157 --> 21:06.202
Atsegina, bihotz onekoa.

21:07.412 --> 21:09.664
Ez, nik ez dut mutilik behar.

21:09.747 --> 21:11.708
SOINUBAKARREAN

21:14.794 --> 21:17.922
Bueno, amodioa ez da
gauzarik garrantzitsuena.

21:18.006 --> 21:20.049
Nik primeran pasatzen dut orain.

21:20.133 --> 21:23.678
Baina maitasuna gehigarria da,
pastelaren gerezia, ez?

21:23.761 --> 21:25.805
Entsaladako cherry tomatea.

21:27.432 --> 21:29.225
Hori zuk asmatu duzu?

21:29.309 --> 21:30.685
Bueno, ez dakit.

21:31.561 --> 21:32.770
<i>Maitasuna.</i>

21:32.854 --> 21:36.691
Koyuki, Igarashi gustatzen zaizu?

21:38.359 --> 21:39.610
Ez.

21:40.111 --> 21:41.904
Zurrumurru bat baino ez da.

21:42.613 --> 21:43.698
Hara.

21:46.034 --> 21:47.285
Badakizu zer?

21:47.368 --> 21:50.371
Atagawa astun samar dabil nirekin.

21:51.539 --> 21:54.751
Gogoko dudan neska baino
ez zait interesatzen.

21:54.834 --> 21:56.836
Gogaitzen hasia naiz.

22:04.594 --> 22:05.845
<i>Miki.</i>

22:06.554 --> 22:09.640
<i>Ez naiz zu bezain bihotz onekoa.</i>

22:09.724 --> 22:11.809
- Aio.
- Zure cherryaren berri eman.

22:11.893 --> 22:13.603
<i>Eta pertsonalki…</i>

22:13.686 --> 22:14.812
Cherrya! Itzela da.

22:14.896 --> 22:17.106
<i>…ez dut neure burua inorekin ikusten.</i>

22:18.358 --> 22:19.525
<i>Beraz…</i>

22:22.862 --> 22:24.864
<i>izan zu zoriontsu, Miki.</i>

23:50.366 --> 23:55.371
Azpitituluak: Loinaz C. A.
